Hauek dira eskualdeko udalerriak iturri tradizionalen arabera, adibidez Gran Enciclopèdia Catalanaren arabera[2]. Badira beste batzuk proposamen zenbaiten arabera Conflenten sar litezkeenak:
Sant Marçal eta la Bastida, gehienetan Rossellón sartuak, batzuen arabera Conflenten edo Vallespirren koka liteke; aipatu bi eskualdeen mugan dago. Geografikoki Rossellóri atxikitzea da logikoena, ohiko eskualdeei dagokienez. Aldiz, arestian aipatu Nomenclàtor toponímic lanak beste eskualde baten sorrera, Aspres, proposatzen du eta bertan kokatuko lirateke bi udalerriak, besteak beste[3].
Eskualde naturalak
Conflent azpieskualde edo eskualde natural batzuetan bana daiteke; haien arteko mugak ez daude beti guz<tiz argi. Hauek dira: