Zazpi udalerrik osatua da; hiriburua Formiguera (435 biztanle) da; els Angles (568) apur bat populatuago dago, beti ere oso biztanleria apalean baina eskualdeko herririk animatuena da. Iparraldean Donasan eskualdea (Okzitania) du, ekialdean Conflent eta hegoalde zein mendebaldean Cerdanya.
Cerdanyako urak Segre eta Ebrora -hegoalderantz joz- eta Conflentekoak Tet ibaira -ekialderantz- doazen bitartean, Capcir iparraldeari begira dago: eskualdean jaiotzen den Aude ibaia du ardatz eta hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du. Ibai hau garrantzi handikoa da, batez ere Okzitaniako lurretatik pasatzen da eta departamendu bati izena ematen dio.
Batez beste 1.500 mtan dagoen goi-ordokia da. XX. mendearen azken hamarkadak arte nekazaritza izan da baina turismoak hazkunde handia izan du; baso eta aintziraz josita, mendi ibilaidietarako eta eski nordikorako oso egokia da. Klima nolakoa den adierazten duten bi ezizen eman zaizkio: el Petit Canadà ("Kanada txikia") eta la Petita Sibèria ("Siberia txikia"). Siberiari egiten zaion erreferentzia egokia da, Mendebaldeko Europan geratzen diren Ligularia sibiricaArtiko aldeko landarearen ale bakanetakoak Capcirren daudelako.