Coming Home (euskaraz Etxerako Itzulera), 1978ko Hal Ashby estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Nancy Dowd gidoilariaren kontakizun batean oinarritua dago. Jane Fonda, Jon Voight, Bruce Dern, Penelope Milford, Robert Carradine eta Robert Ginty aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako 8 izendapen jaso zituen, 3 irabaziz: Emakumezko aktore onena (Jane Fonda), Gizonezko aktore onena (Jon Voight) eta Jatorrizko gidoi onena (gidoia: Robert C. Jones eta Waldo Salt; kontakizuna: Nancy Dowd).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1968, Kalifornia. Luke Martin (Jon Voight) Vietnamgo Gerran jasotako zurien ondorioz etxera paraplegiko itzuli den soldadua da, hortaz ez da gerritik behera mugitzeko gai. Gerra beteranoen ospitalean Sally Hyde (Jane Fonda) boluntarioak eta une horretan Vietnamen borrokatzen ari den Bob Hyde (Bruce Dern) kapitainaren emazteak zainduko du. Biak elkar maitemindu egingo dira. Bob Hyde gerra frontetik etxera itzultzean, Sally bere senarra eta maitalearen artean aukeratzera derrigortua egongo da. Ondorioak dramatikoak izango dira.
Aktoreak
Kanpo estekak