Color of Night (euskaraz Gauaren Kolorea), 1994ko Richard Rush estatubatuarrak zuzendutako misteriozko thriller film erotiko bat da. Bruce Willis, Jane March, Rubén Blades, Lesley Ann Warren, Brad Dourif, Lance Henriksen, Kevin J. O'Connor eta Scott Bakula aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York hiriko Bill Capa (Bruce Willis) psikologo prestigiotsuak bere paziente batek bere buruaz beste egitean lurjota eta depresioak jota gelditu denez Los Angeles hirira lekualdatuko da. Bertan, Bob Moore (Scott Bakula) psikologo eta adiskidearen laguntzaz lanari berrekin eta zenbait pazienteekin lantalde terapiak egiten hasiko da. Bi lagunak hizketan ari direla Bobek azken bi hilabeteetan zehar heriotz mehatxuak jaso eta norbaitek hilko duelako beldurrez bizi dela jakingo du, gainera Bobek Billi mehatxu horien egilea terapia taldeko bost pazienteetako bat izan daitekelako susmoa duela aitortuko dio. Gau batez Bob basatiki eraila izango da, orduan kasuaren ardura duen Hector Martínez (Ruben Blades) polizia terapia taldeko paziente guztiak susmagarritzat joko ditu, bitartean Billek auto istripu baten ondorioz Rose (Jane March) izeneko emakume gazte eta erakargarri bat ezagutu eta harreekin pasioz beteriko harreman bati ekingo dio.
Aktoreak
Kanpo estekak