Collserolako Parke Naturala (katalanez: Parc Natural de Collserola) Kataluniako Collserola mendilerroan dagoen parke natural bat da, Bartzelonako probintzian eta Vallès Occidental eta Barcelonès eskualdeetan.
1953tik babesgunea da eta 2010ean parke nazional izendatua izan zen, 8.259 hektareako azalera du. Barcelona, Cerdanyola del Vallès, Esplugues de Llobregat, Molins de Rei, Montcada i Reixac, el Papiol, Sant Cugat del Vallès, Sant Feliu de Llobregat eta Sant Just Desvern udalerrien lursailetan hedatzen da.