Cochise kultura

Cochise kultura K.a. 7000. urte ingurutik aurrera Ipar Amerikako Arizonan eta Mexiko Berriko mendebaldean garatu zen kultura amerindiarra da. Cochise aintzira ohitik datorkio izena; basamortu idorreko kultura bat izan zen.

Fruituak bildu eta lurra landu egiten zuten cochiseek. Hiru aldi bereizten dira Cochise kulturan: Antzinako aldia (K.a. 7000 - K.a. 4000), harria lantzen zuten eta nolabaiteko garrantzia zuen ehizak; Chiricahua aldia (K.a. 4000 - K.a. 500), ehizarekin batera hasi ziren animaliak hazten eta askoz hobea zen harria lantzeko teknika, eta San Pedro aldia (K.a. 500 - Kristoren garaia), harri landuaren ordez zeramikazko lehen ontziak agertzen dira eta lehen kanpo-eraikuntzak.

Erreferentziak

Kanpo estekak