CoMaps
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2025 |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Izenburua | CoMaps |
| Banatze bidea | deskarga digitala eta banaketa digital |
| Azken bertsioa | 2026.08.07-3 |
| Ezaugarriak | |
| Euskarria | Android, iOS, MacOS X eta Linux |
| Sarrera gailua | ukipen-pantaila |
| Programazio-lengoaia | C++, C eta Java |
| Sistema eragilea | Android, iOS eta Linux |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | Apache Lizentzia 2.0. |
| Kokapena | |
| Bilduma | OSM Apps Catalog |
| Fikzioa | |
| Erabiltzen du | OpenStreetMap data (en) |
| comaps.app | |
| Iturri-kodea | https://codeberg.org/comaps/comaps eta https://github.com/comaps/comaps |
CoMaps software librearen komunitateak bultzatutako nabigazio-aplikazioa da, doako eta kode irekikoa da, lineaz kanpo ere erabil daiteke, eta OpenStreetMap (OSM) mapako datuak erabiltzen ditu.
Aplikazioa Interneteko konexiorik gabe funtzionatzeko diseinatuta dago, offline erabiltzeko mapak deskargatuz. CoMaps-ek pribatutasuna, gardentasuna eta komunitatearen lankidetza azpimarratzen ditu, nabigazio-aplikazio erabilgarri bat eskaintzeko. Erabiltzeko erraza izateaz gain, erabiltzaileen datuak batzen ez dituena. Parte-hartze irekia sustatzen du.[1][2][3]
CoMaps telefonoetan Internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea, arrastoak grabatu eta ibilbideak planifikatzea ahalbidetzen duen aplikazio libre, estetiko eta arina da. Organic Maps aplikazioaren aldaera edo forka da, komunitatearen interesak eta parte hartzea erdigunean jartzen duena.[4]
Mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, eta abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbideak bistaratu daitezke, Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk erabili daitezke eta KML/KMZ zein GPX fitxategiak inportatu eta esportatu daitezke. Auto, oinez, bizikletako eta metroko ibilbideak kalkulatzen ditu eta jarraibideak ematen ditu.
Ezaugarriak
Pribatutasuna
CoMaps-ek erabiltzaileen pribatutasuna lehenesten du, ez baititu datu pertsonalak biltzen, ezta erabiltzaileen kokalekuen jarraipena egiten ere.[5][6]
Lineaz kanpoko mapak
CoMaps-ek lineaz kanpo funtzionatzen du erabat, mapak aldez aurretik deskargatuz. Mapak deskargatu ondoren, nabigazioak, bilaketak eta ibilbideen plangintzak ez dute Interneteko konexiorik behar. Aplikazioak mundu osoko, kontinente guztietako lineaz kanpoko mapak eskaintzen ditu; besteak beste, bizikleta-bideak, mendi-bizikleta ibilbideak, oinezko ibilbideak, ibilbide zirkularrak, altuer-profilak, tontorrak eta maldak, ibaiak, monumentuak, etab.
Bateria-kontsumo txikia
Aplikazioa nabigazioan bateriaren erabilera optimizatzeko diseinatuta dago.[7]
Nabigazioa
CoMaps-ek nabigazio laguntza eskaintzen du hainbat jardueretarako, hala nola mendi-ibilbideak, bizikletaz, motorrez eta autoz... baita garraio publikoak ere. Txandakako nabigazioa onartzen du ahots-gidarekin, eta informazioa mapan bilatzea eta markagailuak gordetzeko funtzionalitatea barne hartzen ditu.[8]
OpenStreetMap-eko datuak
CoMaps OpenStreetMap proiektuarekin integratzen da, bere auzolanean sortutako maparen datuak erabiliz. Aplikazioak berezko editore bat ere badu, non jendeak maparen eguneraketak egin ditzakeen.[9]
Oinarrizko printzipioak
Organic Maps proiektuan sortu ziren eztabaida batzuen ostean CoMaps taldeak aplikazio berri bat sortzea erabaki zuen, CoMaps, eta printzipio batzuk sortu zituen proiektuaren oinarri gisa:[10][11]
- Gardentasuna
- Erabakiak komunitatean demokratikoki hartzea
- Komunitate berria irabazi asmorik gabea
- Kode irekia[12]
- Pribatutasuna ardatz
- Finantzaketa kolektiboa
- Interes publikoko lehentasunak
Historia
CoMaps proiektua Organic Maps komunitatearen barruan gero eta kezka eta asegabetasun handiagoari erantzuteko hasi zen. Organic Maps-eko jatorrizko proiektuak, hasiera batean ahalegin komunitario ireki gisa sustatzen bazen ere, gobernantzarekin, gardentasunarekin eta komunitatearen kontura akziodunen irabazi-ahalmenarekin lotutako eztabaida batzuk sortu ziren. CoMaps-edko sortzaileek Organic Maps-etako akziodunei zabaldutako gutun batean zehaztu zituzten hainbat kezka. Urrats positibo batzuk eman arren, sakoneko ebazpenik ez zegoenez, komunitateko kolaboratzaileek proiektu independente berri bati ekiteko erabakia hartu zuten.[13][14][15][16][17][18][19][20]
CoMaps-en lehen argitaratze publikoa Android-erako aurrebista-bertsio bat izan zen, 2025eko ekainaren 1ean Codeberg-en eskuragarri jarri zena. 2025eko ekainaren 19an aplikazioa F-Droid-en eskuragarri jarri zen eta 2025eko uztailaren 3an CoMaps-ek aplikazioaren erabilgarritasun orokorra iragarri zuen Google Play Store-n eta Apple App Store-n.[21][22][23][24]
2025eko maiatzetik aurrera, Open Collective egoitza fiskala eratu zen. Prozesua martxan dago, proiekturako irabazi asmorik gabeko elkartea sortu zen edo kooperatiba izaera duen egitura juridikoa osatu zen.[25]
Euskaraz
CoMaps euskaraz ikus eta erabil daiteke Librezale taldeko boluntarioei esker.[26]
Erreferentziak
- ↑ IT'S FOSS NEWS: Look Google, We Have This New Private, Offline Alternative Now. .
- ↑ ZDNET: Ready to ditch Google Maps? My new favorite map app won't track you or drain your battery - and it's free. .
- ↑ AlternativeTo: Organic Maps fork CoMaps launches on major app stores for iOS and Android. .
- ↑ «CoMaps - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2025-07-25).
- ↑ MSN: Trailblazing Offline Map App Promises Privacy and Community Control. .
- ↑ (Frantsesez) Clubic: Un concurrent à Google Maps centré sur la vie privée ? Le projet est en cours !. 16 May 2025.
- ↑ GNU/Linux.ch: Video: CoMaps - Kostenlose Karten-App für Android [und iOS Geräte. ].
- ↑ Antyweb: Nawigacja do roweru z planowaniem tras? To najlepsza opcja!. .
- ↑ OpenStreetMap: CoMaps. .
- ↑ CoMaps Website: Discover more of your journey. .
- ↑ Core Principles of CoMaps. .
- ↑ CoMaps: the open source and private alternative to Google Maps has arrived. .
- ↑ IT'S FOSS NEWS: Organic Maps Forked Over Governance Concerns: CoMaps is Born. .
- ↑ (Ingelesez) AlternativeTo - Organic Maps contributors fork project as concerns over governance and transparency grow. 15 May 2025.
- ↑ Wikibooks: Maps.Me to Organic Maps: OM Crisis. .
- ↑ MENAFN: Organic Maps Fork Spurs Governance Debate. .
- ↑ (Ingelesez) s3n·net: QUO VADIS - Organic Maps gets community fork. 14 May 2025.
- ↑ devBY: От Organic Maps откололась команда — делает новые карты (опять). .
- ↑ arabian post: Organic Maps Fork Spurs Governance Debate. .
- ↑ (Ingelesez) Open Letter to Organic Maps Shareholders. 16 April 2025.
- ↑ AlternativeTo: Organic Maps fork CoMaps launches first preview release, but limited to Android users. .
- ↑ (Ingelesez) comaps. «Codeberg: 2025.06.01-6-android - comaps/comaps» Codeberg.org.
- ↑ F-Droid: CoMaps - Hike, Bike, Drive Offline with Privacy. .
- ↑ General availability announcement - CoMaps News page. .
- ↑ Open Collective. .
- ↑ «CoMaps - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2025-07-25).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.