Cláudia de Campos

Cláudia de Campos

Bizitza
JaiotzaSines1859ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1916ko abenduaren 30a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Zientzien Akademia
Hizkuntzakportugesa
Irakaslea(k)Jose María Eça de Queirós
Antero de Quental
Alexandre Herculano
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
KidetzaLiga Portuguesa da Paz (en) Itzuli
Izengoitia(k)Colette eta Carmen Silva

Maria Cláudia de Campos (Sines, 1859ko urtarrilaren 28aLisboa, 1916ko abenduaren 30a) portugaldar poeta, saiakeragile eta feminista izan zen. Portugalgo Bakearen Ligako Sail Feministako Batzordeko kidea eta La Ligue et le Désarmément par les Femmes erakundeko Portugalgo batzordeko kidea izan zen. Colette eta Carmen Silva izengoitiak erabili zituen[1][2].

Bizitza

Cláudia de Campos irudikatzen duen posta-txartela (Lisboa, 1890eko hamarkada)

Francisco António de Campos eta Maria Augusta da Palmaren alaba, Cláudia de Campos Sinesen jaio zen 1859an. Bere aitona, Jacinto da Palma, Sinesko portuko osasun-zaingoa izan zen[3].

Hezkuntza ona jaso zuen eta literatura, frantsesa, ingelesa eta alemana ikasi zituen[4]. 1875ean Joaquim d'Ornelas e Matosekin ezkondu zen[3]. 13 urte igaro ondoren, 1888an, legez banandu ziren[1]. Ezkontza horretan bi seme-alaba izan zituen[4].

Garai hartako Lisboako goi-gizartean sartzea lortu zuen, Lisboako Zientzien Akademian eta literatura-saloietan parte hartuz[3]. Ingeles literatura ikasi zuen Mrs. Kutleren ikastetxean eta Percy Bysshe Shelleyri buruzko eskuizkribu bat idatzi zuen[1]. Charlotte Brontëren, Madame Staëlen, Josephina Neuvilleren eta Edward Thomasen sormena ere aztertu zuen, besteak beste[3].

Lisboan hil zen 1916ko abenduaren 30ean, kolapso baten ondorioz, 57 urte zituela[3].

Lanak

  • Rindo: contos (1892)
  • Último amor (1894)
  • Mulheres. Ensaios de psicologia feminina (1895)
  • Elle: com o retraco da autora (1899)
  • A baroneza Stael e o duque de Palmella (1901)

Itzulpenak

  • Edgar Prestage. Portugal visto por un extranjero (1902)

Erreferentziak

  1. a b c (Portugesez) «Cláudia de Campos» Escritoras em Português - Projeto FLUL jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  2. (Portugesez) Guerra Andrade, Adriano da. (1999). Dicionário de pseudónimos e iniciais de escritores portugueses. Biblioteca Nacional Portugal, 61 or. ISBN 978-972-565-262-6. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  3. a b c d e (Portugesez) «Cláudia de Campos» Câmara Municipal de Sines (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
  4. a b (Portugesez) «Cláudia de Campos (1859-1916): da literatura à intervenção cívica» Biblioteca Nacional de Portugal (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).

Kanpo estekak