1707ko Batasun Agiriaren ondoren, eskoziar eta gainontzeko britainiar erregimenduen batasuna gauzatzean ere erabilia izan zen, baina jada eskoziar ofizialek bakarrik erabiltzen zuten, garaikideak eta arinagoak ziren ingeles ezpatetatik ezberdindu eta beren eskoziar jatorria nabarmentzeko: batez ere, indar eta botere ikur gisa, eta Eskoziako Lur Garaietako klanen bizimoduaren islada bezala.
XIX. menderarte eskoziar erregimenduetan erabiliak izan ziren.
Neurriak
Ezpataren bataz besteko neurriak honakoak dira: 140 cm (55 hatz) luze osotara, 33 cm (13 hatz) heldulekuak, 107 cm (42 hatz) ahoak, eta 2,5 kg (5,5 libra) inguruko pisua.
Inoiz erregistratutako claymore ezpata handiena, 10 kg pisu eta 2,24 metro luze zituen fuilteach-mhuirt delakoa da, ustez, XV. mendean Maxwell klaneko kide batek erabilia. Gaur egun Edinbugheko Gerra Museo Nazionalean ikusgai dago.