Estrasburgon gudarosteko ofiziala zen. Gerora La Marseillaise bihurtu zen Chant de guerre pour l´armée du Rhin idatzi zuen 1792an. Espetxean egon zen Izualdian, eta aske geratu zenean obra hauek idatzi zituen: Hymne dithyrambique sur la conjuration de Robespierre (1794), Chant des vengeances (1794), Chant des combats (1800, Egiptoko armadarentzat), Chants français (50 melodia) eta operarako libretoak.