Arte Dramatikoan lizentziatu zen Antzerkiaren Institutuan 1996an. Solfeoan, kantu koralean eta pianoan ere titulatua da Bartzelonako Liceuko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Bere lehen lanetako asko antzerki musikalean egin zituen, hala nola, El somni de MozartMozarten, , Un cop més una mica demúsica, Quédate con la copla edo El somni d'una nit d’estiu/ Uda-gau bateko ametsa.[2]
Taulen gainean hainbat urte eman ondoren, 2004. urtean publiko zabalari ezaguna egin zen kataluñako telebistan ...amb Manel Fuentes saioan eta Oskar zerrendetan egon zen Alejandro AmenabarrenMar adentro filmean parte hartu zuenean.[3]
Bruno Ororekin Total Memos antzerki-konpainia sortu zuen, eta hainbat lanetanko egile, zuzendari eta protagonista izan zela, hala nola: Maca per favor, les postres (2001ean estreinatua) eta No et moguis (2005) komedietako autore, zuzendari eta protagonista izanik. Vinagre umorezko saioaren sortzaile eta protagonista ere izan ziren biak, TV3k 2008an emana.[3]
Lanak
Antzerkia
La bona gent (1996), aktorea
El amor de Don Perlimplín y Belisa en su jardín (1996), aktorea