30 udalerri eta 147 korrejimendu ditu[1]. Quibdo, Istmina, Nóvita, Acandí eta Solano dira populatuenak. Biztanle gehienak beltzak edo "afro-kolonbiarrak" dira (%90), mulatoak %6 eta indigenak (Emberá-Wounaan etniakoak) %4.
Geografia
Chocó oso lurralde oihantsu eta euritsua da. Izan ere, Munduko lekurik euritsuena da (urtean euriko 9.000 mm) Indiako Cherrapunji eskualdearekin batera.