- Artikulu hau xaboi narkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txinbo (argipena)».
Chimbo Euskal Herrian ekoiztutako xaboi marka bat da, Bilboko enpresa batek egina 1863 eta 1988 artean (Antigua Jabonera Tapia y Sobrino), eta 21. mendean oraindik ekoizten dena, beste enpresa baten jabetzaren pean[1]. Txinbo txori baten irudia zen markaren adierazgarria, eta koko-olioa zen xaboiaren osagarri nagusia[2][3].
Enpresa xaboigilea sortu zen 1863. urtean José eta Bartolomé Tapia Ugarte anaien eskutik. 1893an Bilboko Zorrotza auzoan ezarri zen, eta orduan enpresaren kontrola Víctor Tapia Buesa ilobaren eskuetan utzia zuten fundatzaileek, enpresak izen hau hartu zuelarik: “Antigua Jabonera Tapia y Sobrino”. Bertan iraun zuen produkzioak, urte batzuetan 40.000 kilo xaboi ekoitzita, 1988. urtera arte.
Erreferentziak
Kanpo estekak