Charlie's Angels (euskaraz Charlieren Aingeruak) 2000ko McG estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza komedia film bat da. Ivan Goff eta Ben Roberts ekoizleek sortutako izen berdineko telesail ospetsuan oinarritua dago. Cameron Diaz, Drew Barrymore eta Lucy Liu aktoreek antzeztu zuten, eta Charlieren ahotsa John Forsythe aktoreak ipini zuen.
2003an Charlie's Angels: Full Throttle izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Charlie Towsend aberatsak zuzendutako detektibe agentzia bitxiak lankkidetzat Natalie (Cameron Diaz), Dylan (Drew Barrymore) eta Alex (Lucy Liu) emakume erakargarri eta buruargiak ikertzaileak dauzka, hiruak ere borroka arteetan, mozorroetan eta teknologian guztiz adituak. Hiruei kasu garrantzitsu bat argitzeko ardura eman zaie: Eric Knox (Sam Rockwell) informatikari trebearen bahiketa, izan ere, Roger Corwin (Tim Curry) arerioak bahitu baitu. Aske uztea lortzen ez badute, mundu osoko intimitatea desagertuko litzateke, baita beren buruzagi misteriotsua den Charlirena ere.
Aktoreak
Kanpo estekak