Berarentzat, gizabanakoa eta gizartea errealitate sozial bakar baten bi aurpegiak dira: gizabanakoa ez da existitzen gizarterik gabe, eta era berean, gizartea bera ez da existitzen gizabanakorik gabe.
Haren arabera, Nia (nortasuna, «Self») besteekiko izaten diren gizarte-harremanen bitartez eratzen da. Norbait izatearen sentimendua gizarte-harreman bitartez tenkatzen da. Besteak dira gu egiten gaituztena, gu garena egiten dutenak. Ispilu-nortasun irudia («looking glass self») besteen begiradapean eraikitzen da. Cooley-k honi «adskripziozko identitatea» deitu zion[2]. Kontzeptu hau George Herbert Mead-ek ere bereganatuko zuen eta elkarren artean garatu zuten[3].
Cooley-ren iritziz, bere «Human Nature and the Social Order»(1902) lanean jasoa, «looking glass self» delakoak hiru paso lituzke:
Beste pertsonaren aurrean nola agertu imajinatzea.
Beste pertsonaren epaiketa edo balorapena imajinatzea.
Harrotasun, zoriontasun, erruduntasun edo lotsa sentimendu motaren bat sentitzea[4].
William James-en iritzia jarraituz, Norbere ispilu-irudiaren edo «looking glass self» kontzeptua "norbera eta kanpo gizarte-munduaren arteko banaketa Kartesiarra"rekin hausturarekin lotzen da. Cooley-k gizabanakoa eta gizartearen artean eraikitako banaketa Kartesiarra hautsi nahi izan zuen[5].