Chantal Mouffe (Charleroi, 1943ko ekainaren 17a[1]) filosofo eta politologo belgikarra da, Zientzia Politikoen eta Nazioarteko Harremanen Departamentuko irakaslea Londresko Westminsterreko Unibertsitatean. Postmarxismoaren pentsamendu politikoan kokatzen da. Bereziki ezaguna da Hegemonia eta estrategia sozialista saiakeragatik, Ernesto Laclau filosofoarekin idatzia.[2] Saiakera hau Espainiako Ahal Dugu alderdi politikoaren sortzaileak, Pablo Iglesias eta Íñigo Errejón, inspiratu zituen testuetako bat da.[3]
Demokrazia erradikalaren ideiaren eta demokrazia pluralaren eta pluralismo agonistikoaren kontzeptuen inguruan egituratzen da, batez ere, haren gogoeta. Mouffek uste du eskuinaren eta ezkerraren arteko muga birpentsatu behar dela, eta "iraungi egin dela bai planteamendu antikapitalista ultraeskuindarrista, bai erdiguneko gizarte-planteamendu liberala".[3]
Hezkuntza
Chantal Mouffek Lovaina, Paris eta Essexeko unibertsitateetan ikasi zuen eta mundu osoko unibertsitate askotan egin du lan (Europan, Ipar Amerikan eta Latinoamerikan). CNRS (Paris), Harvard, Cornell eta Princetonen irakasle bisitari gisa ere aritu da. 1989-1995 bitartean, Parisko Collège international de philosophie unibertsitatean programa zuzendaria izan zen. Gaur egun, Erresuma Batuko Westminster Unibertsitateko Nazioarteko Politika eta Harremanetarako Departamentuko irakaslea da, eta Demokraziarako Ikasketa Zentroa zuzentzen du.
Argitalpenak
- Gramsci and Marxist Theory. (1979) Londres – Boston: Routledge / Kegan Paul
- Hegemony and Socialist Strategy: Towards a Radical Democratic Politics (1985) Ernesto Laclaurekin, Londres – New York: Verso
- Dimensions of Radical Democracy: Pluralism, Citizenship, Community. (1992) Londres – New York: Verso
- The Return of the Political. (1993) Londres – New York: Verso
- Deconstruction and Pragmatism (1996) Londres – New York: Routledge
- The Challenge of Carl Schmitt. (1999) Londres – New York: Verso
- The Democratic Paradox. (2000) Londres – New York: Verso
- Deliberative Democracy or Agonistic Pluralism. (2000) Institute for Advanced Studies, Vienna
- The legacy of Wittgenstein: Pragmatism or Deconstruction. (2001) Francfort – New York: Peter Lang
- On the Political. (2005) Abingdon – New York: Routledge
- Agonistics: thinking the world politically. (2013) London: Verso
- Artistic Strategies in Politics and Political Strategies in Art. Tom Bieling (Ed.) (2019): Design (&) Activism: Perspectives on Design as Activism and Activism as Design, Milano: Mimesis, p. 53–57.
Erreferentziak