|
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Chacoko Heroien zubia (gaztelaniaz: Puente Héroes del Chaco) eraikitze-lanetan dagoen Paraguaiko zubia da, Paraguai ibaia zeharkatu duena. Zubiak Asuncion hiriburua Villa Hayes udalerriko Chaco'i barrutiarekin lotuko du. Zubiak ibaian gora 8 kilometrora dagoen Remanso zubiko trafikoa arintzen lagunduko du.
Zubia 449 metro luze eta 35 metro zabal izango da.
Historia
Zubiaren eraikuntza Consorcio Unión enpresa-partzuergoari, CDD Construcciones S.A. eta Constructora Heisecke S.A. enpresek osatutakoa, esleitu zitzaion 2019ko abenduan.
Eraikitze-lanak 2020ko ekainaren 12an hasi ziren, zubiaren lehen harria jarri zenean.
Eponimia
Zubiaren izena hiritarren parte-hartze prozesu baten bidez erabaki zen. Honek Chacoko Gerrako gudariak omentzen ditu. Gainera, zubiaren oinarrizko lehen harria jartzearen ekitaldi sinbolikoa 2020ko ekainaren 12an egin zen, Paraguairen eta Boliviaren arteko gerrari amaiera eman zion Chacoko Bakearen 85. urtemuga-egunean.
Kanpo estekak