Celia Santos García (Bergara, 1972) idazlea, haur eta gazteentzako ipuinak zein helduentzako eleberriak idatzi ditu gaztelaniaz. Emakumeak protagonista dituzten istorioak kontatzen ditu, emakume errebelde, ekintzaile eta aitzindariak gogoko ditu, ahanztura pairatu dutenak.[1]
Bizitza
Santosen gurasoak Salamancatik Euskal Herrira migratu zuten 60. hamarkadan, hori dela eta Bergaran jaio zen.[2] Egun, 2024an, Bartzelonan bizi eta lan egiten du.[2] Bartzelonako Ateneoan narratiba ikasi eta haur eta gazteentzako zenbait liburu idatzi ditu, adibide dira Indy, una moto de cuento eta El faro de los corazones extraviados.[3][4] Arrakasta La maleta de Ana helduentzako eleberriarekin etorri zitzaion, non 60. eta 70. hamarkadetan Alemaniara migratutako emakumeen gaia jorratzen zuen.[3][5][2] Ondoren, Más rápida que la vida eleberrian Dorothy Levitt-en istorioa kontatu zuen, atzerako ispiluaren asmatzailea.[3][6][4][1][7] La niña de Rusia-n berriz Teresa Alonso donostiarraren benetako historia kontatu zuen, hau da, 1937ko gerrako haur baten bizipenak.[8][9][4][10][11][12] Bere azken eleberrian, El país del atardecer dorado (2024) liburuan emakumeen migrazioaren gaia berreskuratu zuen, baina ordukoan, Elisa, fikziozko protagonista, Australiara joan zen Marta planaren barruan.[13]
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. (2020-04-04). «Celia Santos cuenta la vida y las carreras de la pionera Dorothy Levitt, que anticipó el retrovisor» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Celia Santos novela historias de mujeres que emigraron en los 60 y 70» Noticias de Gipuzkoa 2018-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Libros de CELIA SANTOS | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2022-11-29). «Celia Santos: “No hay muchas vidas tan fascinantes como la de Teresa Alonso”» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Están sin contar las historias de las mujeres emigrantes de los 60 y 70'» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Celia Santos - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2024-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) GARCÍA, RAQUEL. (2020-03-18). «Celia Santos: «Las mujeres destacadas han sido relegadas al olvido»» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «LA NIÑA DE RUSIA | CELIA SANTOS | B de Bolsillo | Casa del Libro» casadellibro 2024-07-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. (2022-11-21). «Celia Santos: "Teresa, la chica exiliada en Rusia, me ha vuelto el corazón del revés"» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) AltoAragón, Diario del. (2023-03-25). «Celia Santos: "A los soldados, en la academia, se les debería obligar a leer ciertos libros"» diariodelaltoaragon.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Royo, Alicia. (2021-04-10CEST12:50:51+02:00). «Celia Santos, escritora: “Teresa Alonso es un símbolo de lo que es ser un refugiado: una persona desarraigada”» DIARIO DE TERUEL, el periódico de la provincia (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2022-11-13). «Celia Santos: una mujer de acero y paz» Diario de León (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ «Las españolas engañadas del Plan Marta, la maquiavélica operación del franquismo para casarlas en Australia» www.publico.es 2024-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
Kanpo estekak