Cayuse Ameriketako Estatu Batuetako Oregon aldeko amerindiarren tribu bat da. Beraien hizkuntza penutiar hizkuntz amerindiarrekin senideturik zegoen, baina egun galdurik dago.
Cayuse hizkuntzaz beraien burua "Tetawken" deitzen dute, hau da, "Gu, Herria".
Amerindiar hauen kulturan zaldia oso garrantzitsua zen, baita haien ekonomian ere. Cayuseak salerosketan aritzen ziren beraien zaldiekin inguruko tribuekin.
Horregatik egungo zenbait poni arraza berein abereen ondorengotzat dituzte. Esate baterako Lac La Croix Indiar Poni delako arraza. Hau dela eta, poni arraza hau "Cayuse" deitzen da baita ere.
Etniaren historia
Azken cayuseak Oregongo mendi aldeko Umatilla erreserban bizi dira, beste hainbat amerindiar tribuekin batera.
Kanpo estekak