Catherine Brieger Stern (Wroclaw, 1894ko urtarrilaren 6a – New York, 1973ko urtarrilaren 8a) psikologo[1] eta hezitzaile alemaniarra izan zen.[2]
Biografia
Wroclaweko Unibertsitatean ikasi zuen eta haurtzaindegi bat zuzendu zuen 1923-33 bitartean. 1938an, Estatu Batuetara emigratu zuen. 1940ko hamarkadan New Yorkeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Castle ikastetxeko ikerketa-buru izan zen. Bertan Irakurketa eta Aritmetikako materialak eta metodoak esperimentatu eta erabili zituen.[3]
Cuisenaire zotzen antzeko manipulatzaile matematikoen multzoak garatu zituen, haurrek zenbakizko zentzuaren eraikuntzan eta aritmetikaren ezagutzan erabil zitzaten. Bere liburua, Children Discover Arithmetic (1949), oso erabilia izan zen haurrek aritmetika ikasten dutenean izaten dituzten arazoak lantzeko.[4]
Argitalpenak
- Children Discover Arithmetic, Catherine Stern, Harper & Row, 1949.
- Experimenting with Numbers, Catherine Stern, Margaret Stern eta Toni S. Gould. Houghton Mifflin Co., 1950
- Structural Arithmetic I, II, III, Teachers Guide and Workbooks, M. Stern eta T. Gouldekin. Houghton Mifflin Co., 1952
- Children Discover Arithmetic, Catherine Stern eta Margaret B. Stern. Harper & Row, 1971.
- Structural Reading Program, Teachers Guides and Workbooks, A through E, M. Stern eta T. Gouldekin, Random House, 1963.
- Children Discover Reading, T. Gouldekin, Random House, 1965.
Erreferentziak
Kanpo estekak