Ipuin bilduma ugariren egilea izan zen, eta beste eleberri bat idatzi zuen, Un filme, 3000 metres (1926). Ipuin bildumen artean daude, besteak beste, Drames rurals (1902), Caires vius (1907), Contrallums (1930) edo Jubileu (1951).
Errealismoaren eta sinbolismoaren arteko estiloa erabiltzen zuen. Deskripzio psikologikoetan murgiltzen zen; izadia era berezian erabiltzen zuen, pertsonaia bat gehiago bihurtzeraino.
Biografia
Lehen urteak
Aitaren nahiz amaren aldetik landa jabeen familia ukandun batean sortu zen, 1869koirailaren 11n, L'Escala herrian, Alt Empordà eskualdean. Aita abokatua zen, errepublikaren aldekoa; ama emakume oso landua zen, poesia idazten zuen. Caterina alaba zaharrena zen, eta beste bi anai eta ahizpa gazteago bat izan zituen.[2]
Heziera batez ere etxean jaso zuen, amaren aldeko amonaren (Caterina Farrés i Sureda) eskutik, bereziki. Horrez gain, margolaritza, eskultura eta musika ikasketa laburrak egin zituen.[3]I
Modernismoa
Argitaratutako lehen lanak amodiozko poemak izan ziren, L'Esquella de la Torratxa[4] izeneko aldizkari satirikoan agertuak, Virgili d'Alacseal goitizenaz, 1897tik 1900ra bitarte. Literaturaren munduan ezaguna izaten hasi zen OlotekoLore Jokoetan bere izenaz izenpetutako lan batzuk saritu zizkiotenean, 1898an; poema bat («El llibre nou») eta bakarrizketa bat («La infanticida») izan ziren. Hautsak harrotu zituen bakarrizketak, bai gaiagatik (haur hilketa), bai idazkeragatik; zalaparta handiagoa sortu zen, gainera, epaimahaiak jakin zuenean emakume batek idatzia zela. Ziurrenik, hargatik hasi zen, handik aurrera, bere lanak Víctor Català itxuraz gizaseme baten ezizenez izenpetzen.[5]
Liburu gisa argitaratu zuen lehen lana Lo cant dels mesos (1901) izan zen. Arrakastarik handiena, baina, Solitud (1905) eleberriarekin lortu zuen. Liburu formatuan argitaratu aurretik, 1904 eta 1905 bitartean, atalka kaleratu zuen Joventut[6] izeneko aldizkari batean. Naturalismoa eta poesia bateratzea lortu zuen landa giroko drama honetan; emakumezko protagonista, Mila, aurkako ingurune sozial batean norberaren bakantasuna aurkitzeko borrokaren isla da. Fastenrath saria[7] irabazi zuenetik, 1909an, zenbait hizkuntzara itzulia izan zen eleberria.
Arrakastak eraginda, idazle gisa jarduteko erabakia hartu zuen Albertek.[5] Geroago, Caires vius (1907) narrazio bilduma eman zuen argitara, ia hamabost urteko isilaldi batera sartu aurretik, ziurrenik Noucentisme mugimenduak erakutsi zuen elitismo intelektualaren eraginez.[8]
Espainiako gerra bitarte
Isilaldi literarioa puskatzen hasi zen, 1920an, La mare Balena narrazio bilduma kaleratuta. 1923tik aurrera, narrazio labur batzuk argitaratu zituen, Nostr'Amo izenburuaz, La Novel·la d'Ara bilduman. 1924an sari bat eskuratu zuen Lore Jokoetan, «Cavalls del port» poemarekin.
1926an, Noucentisme mugimendua deuseztatuta zegoelarik, agertoki literarioan leku bat hartzen saiatu zen, Un filme, 3000 metres eleberriarekin.
Espainiako gerrak markatu zuen Alberten bigarren isilaldia, ia hogei urtekoa.
Espainiako gerraren ostean
1944ra arte ez zuen beste lanik argitaratu, eta lehena, Retablo, gaztelaniaz idatzitako ipuin bilduma bat izan zen. Bi urte geroago, prosa literarioz osatutako bilduma bat kaleratu zuen, Mosaic (1946) izenburuaz. Handik aurrera, Editorial Selecta argitaletxearekin harreman profesional estu bat sortu zuen; etxe harekin argitaratu zituen azken narrazio bildumak, Vida mòlta (1950), Jubileu (1951), eta bere Lan osoak (1951, 1972).
Ondare literarioa
L'Escala herrian Caterina Alberten ibilbide literario bat egin daiteke, herriko Museu de l'Anxova i la Sal museoak antolatua. Ibilbidea 2005ean sortu zuten, Solitud eleberria argitaratu zeneko mendeurrena ospatzeko.[9][10]
Gune publikoak
Caterina Alberten izena, edo, gehienetan, Víctor Català haren ezizena, herri ugaritan agertzen da kale, plaza, eraikin edo beste leku publikoak izendatzeko, idazlearen omenez, batik bat Katalunian. Besteak beste, nabarmentzekoak dira haren omenezko kaleak (Víctor Català kaleak, herri hauetan: Figueres, Platja d'Aro, Parest del Vallès), BartzelonakoNou Barris auzoko Víctor Català eskola, Cadaquéseko edo Sant Martí d'Empúrieseko Víctor Català lorategiak, eta L'Escalako Víctor Català liburutegia.
Lanak
Modernismoaren aroa
El cant dels mesos (1901), poemak.
Quatre monòlegs (1901), bakarrizketak.
Drames rurals (1902), ipuin bilduma.
Ombrívoles (1904), ipuin bilduma.
Solitud (1905), eleberria.
Llibre Blanc-Policromi-Tríptic (1905), poemak.
Caires Vius (1907), ipuin bilduma.
Bigarren aroa
La mare Balena (1920), ipuin bilduma.
Un film (3.000 metres), (1926), eleberria.
Marines (1928), antologia.
Contrallums (1930), ipuin bilduma.
Gerra ondoren
Retablo (1944), ipuin bilduma, gaztelaniaz.
Mosaic (1946), prosa literarioak.
Vida mòlta (1950), ipuin bilduma.
Jubileu (1951), ipuin bilduma.
Lan guztiak (1951).
Lan guztiak (1972).
Hil ostean
Teatre inèdit (1967) Josep Miracle edizioa eta hitzaurrea (Tàrrega, Els llibres d'or).
Quincalla. Mil adagis per aprendre vocabulari (2005) Lluís Alberten hautapena eta hitzaurrea, (Bartzelona, Edicions 62, ISBN 978-8429756050).
Tots els contes : Volum I (2018) Blanca Llum Vidalen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292276).
Tots els contes. Volum II (2018) Blanca Llum Vidalen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292320).
Tots els contes. Volum III (2019) Blanca Llum Vidalen edizioa, Najat El Hachmiren azken hitz batez (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292368).
Mosaic III- Intimitats (2021) Blanca Llum Vidalen eta Agnès Pratsen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473293099).
Teatre Reunit (2021) Irene Muñozen edizioa (Tarragona, Arola Edicions, ISBN 978-8412459722).
Euskaraz
Txalaparta argitaletxeak Caterina Alberten ipuin bildumetatik ateratako antologia bat argitaratu zuen, 2022an, Atsoa izenburuaz, Blanca Llum Vidalek egindako hautapenarekin. Itzulpena «Sagastibeltza» deituraz sinatu zuen itzultzaile anonimo batek; Cira Crespo historialaren hitzaurrea zeraman edizioak.[11]
Bibliografia
Jordi Boix eta Lurdes Boix i Llonch (2005) Els Paisatges de Caterina Albert i Paradís - Víctor Català: un itinerari històric i literari a través dels indrets vinculats a l'escriptora de l'Escala. L'Escala, Ajuntament de l'Escala. ISBN 978-8460638111.
Assumpta Bassas, Cristina Masanés (2020) Pintar, crear, viure. Dones artistes a l'Alt Empordà (1830-1939). Ajuntament de Figueres. ISBN 978-8412031652.
Irene Muñoz i Pairet (2016) Caterina Albert - Víctor Català. Bellcaire d'Empordà, Edicions Vitel·la. ISBN 978-8494383922.