Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta azkenean bakar bat bera ere ez irabazi izan.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Estatu Batuetako Hegoaldeko goi mailako familia batetako senideburu zaharra den Big Daddy (Burl Ives)) hiltzorian dagoenez senideen artean giro nahasia dago. Bere semeetako bat, Brick (Paul Newman), zalantzakor eta borondate gabea, zurrutean ibiltzeaz gain egoera haren aurrean axolakabe agertzen da, baina haren emaztea den Maggie "Katemea" (Elizabeth Taylor) ez dago bere senarrak bere burua nola suntzitzen ikusteko bat ere prest, hori nola edo hala galerazten saiatuko delarik. Senideburuaren beste semea, Gooper (Jack Carson), eta haren emazte Mae (Madeleine Sherwood), handigurak eta oportunistak dira.