Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Leca-ren bandako kideak aire zabaleko dantza-areto batera joango dira beren neska-lagunekin. Haietako batek, Mariek, Manda izeneko arotz bat ezagutuko du, bandako kideetako baten laguna, eta harekin maiteminduko da. Marieren gizona, Roland, jeloskorra da, eta gainera Lecak ere begiz jota dauka neska. Hala, gatazka sentimental bat piztuko da, hainbat ekintza bortitzi bide eman eta ondorio tragikoak ekarriko dituena.[1]