Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Maxek, gangster zahar batek, 50 milioi franko lortzeko maisu-plan bat asmatu du lagun batekin batera. Maxen neska-ohiak, zeinak banda etsaiko Angelo mafiaburuarekin joateko utzi baitzuen Max, planaren xehetasunak jakin nahi ditu, 50 milioiak eskuratu ahal izateko. Maxen diskrezioa eta zuhurtzia direla-eta, ezinezkoa da informazioa onean lortzea; beraz, Maxen kidea bahitzea eta erreskate bat eskatzea erabakiko dute.[1]