Carrie, 2013ko Kimberly Peirce estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1976ko filmaren berregokitzapena da, biak ere Stephen King idazlearen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarrituak daude. Chloë Grace Moretz, Judy Greer, Portia Doubleday, Alex Russell, Gabriella Wilde eta Julianne Moore aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1995, etxean bakarrrik dela, Margaret White (Julianne Moore) mentalki desegonkorra den neska gazte fanatiko erlijiotsuak Carrie neskatotxo bat erdibitu du, jaioberria hiltzen saiatuko da baina azken unean erabakiz aldatu eta atzera egingo du.
2013, Margareten alaba den Carrie (Chloë Grace Moretz) institutuko ikaskideek umilatu eta jazartua den nerabe bat da, baina haserretzean agertzen den telekinesia ahalmena duela jabetuko da. Ikasturte amaierako dantzaldian egoera jasangaitza izango zaio, hortaz, mendekuari ekingo dio.
Aktoreak
Eleberria
Ikus gainera
Kanpo estekak