Carlos Ruiz González (Donostia, 1957) gipuzkoar abeslaria da. Oskarbi taldeko kidea izanik, 1976tik euskal kantagintza berrian dihardu. Ibilbide luze horretan Oskarbi taldeko zortzi diskotan parte hartu du. Hasi zenetik 2021era arte taldeko akordeoilaria izan zen, eta urte horretatik aurrera ahots baxua.
Diskografia
Oskarbi taldearen honako 8 album hauetan parte hartu du Carlos Ruizek:
Xirimiri (2012, Elkar) Herri kantak eta kantu berriak tartekatuta agertzen dira, baina herri kanta gehienak ere inoiz grabatu gabeak dira. Kantu berrien artean, Jose Luis Treku, Xabier Lete eta Bitoriano Gandiagaren poemetan oinarritutakoak daude: Xirimiri, Gabon hitzak eta Kuku hurrenez hurren.[4]