Carlos Esteban Clavería Arza (Iruñea, Nafarroa, 1923ko abuztuaren 3a - Iruñea, 2009ko otsailaren 25a) nafar idazlea eta politikaria izan zen.
Biografia
Euskal gaiei buruzko artikulu ugari idatzi ditu erdaraz. Historia- eta etnografia-gaiak erabili ditu batez ere bere liburuetan: Leyendas de Vasconia (1958), Relieves del genio vasco (1962), Los Vascos y el mar (1966), Historia del Reino de Navarra (1971). EAJ alderdian kargudun izan da Nafarroatik, Napar Buru Batzarreko lehendakari (1984-87), eta baita Sabino Arana Fundazioko kide ere.
Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak elkartearen sortzaileetariko bat izan zen.
Erreferentziak