Carbonero de Ahusín Armuña udalerriko Espainiako herri bat da, Segovian (Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoa). Segoviatik (probintziako hiriburua) 25 km-ra dago.
Carbonero de Ahusín herria 1972an Armuñako udalerriari gehitu zitzaion.[1][2] Geroxeago, 1980an, Toki Entitate Txipi[3] gisa eratu zen. 2000ko maiatzaren 4ko 96/2000 Dekretuan ukatu egin zitzaion Carbonero de Ahusín herriari udalerri berri eta burujabe gisa eratzeko eskaera. Izapide hori Armuñako Udaleko Udalbatzak hasi zuen 1996ko irailaren 27an.[4]
Demografia
Biztanleriaren bilakaera
1950 | 1970 | 2000 | 2002 | 2004 | 2006 | 2008 | 2010 | 2012 | 2014 | 2016 | 2018 | 2020 | 2022 |
515 | 299 | 117 | 114 | 101 | 94 | 89 | 91 | 93 | 90 | 100 | 95 | 97 | 92 |
Erreferentziak
- ↑ Variaciones de los municipios de España desde 1842.. .
- ↑ Decreto 959/1972, de 6 de abril, por el que aprueba la incorporación de los Municipios de Añe y Carbonero de Ahusín al de Armuña (Segovia).. .
- ↑ Real Decreto 2914/1980, de 21 de noviembre, por el que se aprueba la constitución de la Entidad Local Menor de Carbonero de Ahusín, perteneciente al municipio de Armuña, de la provincia de Segovia.. .
- ↑ DECRETO 96/2000, de 4 de mayo, por el que se deniega la segregación de la Entidad Local Menor de Carbonero de Ahusín, perteneciente al municipio de Armuña (Segovia), para su constitución en nuevo municipio.. .
Ikus, gainera
Kanpo estekak