Captain Toad: Treasure Tracker, Japonian Susume! Kinopio-taichō (japonieraz: 進め! キノピオ隊長?, euskaraz: «Aurrera! Toad kapitaina»)
deitua, 2015eko Nintendo EAD japoniar bideo-joko konpainiaren akziozko eta puzzle bideo-joko bat da, Wii Urako garatua. Diorama ikuskera duten tokiak erabiliz, jokalariak buru-hausgarri desberdinei bilatu beharko die irtenbidea. Mario sailekoa, berez Super Mario 3D Worlden agertu zen bideo-joko txiki batean oinarrituta dago. 2018an Nintendo Switch eta Nintendo 3DS kontsoletarako bertsioak argitaratu ziren, eduki gehigarriekin.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jokoan, jokalariak Toad kapitaina kontrolatzen du. Toadek hainbat oztoporen bidez modu seguruan nabigatu behar du, maila bakoitzaren amaieran dagoen urrezko izar batera iristeko. Toad Kapitainak ezin du jauzi egin, baina sustraiak ateratzeko gai da, txanponak edo etsaiei jaurti ahal zaizkien arbiak agerian uzten baitituzte.
Kanpo estekak