Emilia Gorriaran Zaballa (Castro Urdiales) eta Ramón Cienfuegos Floresen (Pravia, Espainia) semea izan zen,
Bere auzoko Remberto Alemán eskolan bete zuen lehen hezkuntza. 1940an San Alejandroko Arte Ederren Eskola Nazionalean hasi arren, arazo ekonomikoak tarteko, eskolak utzi behar izan zuen. Bertan ikasle izan zen denboran, "El Arte" dendan egin zuen lan. 1948an borroka politikoan hasi zen lanean eta omnibusaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan parte hartu zuen.
1953an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen egoera ekonomiko hobe baten bila, baina herrialde honetako langilegoak jasaten zuen zapalkuntza giroaz atsekabeturik itzultzea erabaki zuen.
1954an Fulgencio Batista diktadorearen erregimenaren aurkako ikasle borrokari atxikitu zitzaion eta 1955eko abenduaren 7an, balaz zauritu zuten Antonio Maceo heroi independentista kubatarraren omenezko manifestaldi batean. Hura zela eta, tiranoaren errepresio indarrek fitxatu egin zuten. Bere burua jazarrita ikusirik eta lanik gabeko egoeran, Ameriketako Estatu Batuetara itzultzea erabaki zuen, New York hirira hain zuzen. Berttatik kanporatu zuten, egotaldi baimena agortu zitzaionean eta Mexikora bidali zuten.
Mexikoko egonaldian Fidel Castrorekin harremanetan jartzea lortu zuen. Fidel Castro Kubara itzuliko zen espedizio iraultzaile bat antolatzen ari zen eta Camilo Granma itsasontzian joango zen aukeratuetako azkenetarikoa izan zen, dirudienez bere gorpuzkera argala medio.
Borroka iraultzailea
Lehen ekintza armatua Alegria del Píon egin zuen 1956ko abenduaren 5ean. Uveroko borrokarako teniente kargua zuen eta pelotoi baten gidari zen.Sierra Maestrako borroka armatuan kapitain kargua eskuratu zuen bere ekintzengatik. 1957an beste gerrilla zutabe bat eratu zen, 4.a, José Martí zutabearen alaba, Ernesto Che Guevara komandantea buru zuela. Bertan, Camiloren funtzioa abangoardiako buru izatea izan zen eta borroka armatuaren altzoan sortu zen Cheren eta Camilo kapitainaren arteko adiskidetasuna. Bueycito, El Hombrito eta Pino del Aguako borrokek Camiloren irudiarekin kontatzen dute. Haren ausardiak eta kemenak eman zioten "Señor de la Vanguardia" ezizena. 1958ko apirilaren 26ean Fidel Castrok komandante kargura igo zion gradua.
Borroka aurrera zihoan ahala, "Antonio Maceo" 2. zutabea zuzentzeko ardura eman zioten: Sierra Maestratik Kuba mendebalderantz abiatu ziren 1958ko abuztaun eta "Ciro Redondo" 8. zutabearekin, Cheren gidaritzapean, ekialdean hasi ziren ekintza militarrak mendebalderantz zabaldu zituzten.
Yaguajay hiria hartu zuten iraultzaileek Camilo Cienfuegosen gidaritzapean, gudu erabakiorra izan zen gerora Armada Iraultzaileak emango zuen azken kolpeari begira, bertan Fulgencio Batsitaren indarr errepresiboak asko ahuldu baitziren. Gudu horretan irabazi zuen "El Héroe de Yaguajay" ezizena.
Iraultzaren garaipenaren ondoren, Aramada Iraultzailearen goi karguetako ardurak izan zituen, buru goren gisan. Iraultzaren aurkako altxamenduen aurka borrokatu zen eta Nekazaritza Araudi berria egiten ere parte hartu zuen.
Camilo Cienfuegos komandantea oso maitatua zen Kuban bere hurbiltasuna, xalotasuna eta irribarre zintzoagatik, batzuek iraultzako buru Fidel Castrorekin konparatzeraino.
Heriotza
1959ko urriaren 19an Huber Matos komandante iraultzaileak, une horretan Camagüey probintziako buru militarrak, aurrerago egiten du bere burua Iraultza prozesutik urruntzeko asmoan eta bigarren aldiz uko-agiri bat bidaltzen dio Fidel Castrori. Honi erantzunez Fidel Castrok Camilo bidali zuen Matos atxilotzeko aginduarekin. Behin egoera kontrolpean izanik Fidel Castro Camagüeyra joan zen Matos kartzelaratuko zuen prozesua abian jartzera. Matosek 20 urteko kartzela zigorra jaso zuen.
Bertsio ofizialaren arabehera Camilo Cienfuegos 1959kourriaren 28an hil zen hegazkin istripu baten ondotik CamagüeytikHabanara itzultzen ari zela Cessna 310 hegazkin exekutiboan. Eguraldi kaxkarrak eragin omen zuen istripuan. Camiloren gorpua ordea ez zen sekula aurkitu, ezta bere hegazkinarenik ere. Eguraldi arazoekin eginiko informerik ere ez zen izan egun horretan egiteko zuen bidean. Hegazkinetik ere ez zen larrialdi mezurik bidali.
Kuba osoa antolatu zen Camiloren bila hainbat egunetan zehar baina ez zuten ezer topatu. Hau izan zen Kubako iraultzaren lehen urteetako ekitaldirik hunkigarriena.
Memoria
Urriaren 28ro Kubako eskola umeek loreak botatzen dituzte itsasora Camilo Cienfuegosen omenez.