José Alfonso Sánchez Urteaga, Camilo Blas izenarekin ezaguna (Cajamarca , 1903ko martxoaren 19a – Lima, 1985eko uztailaren 26a), Peruko margolari indigenista izan zen.
Biografia
Camilo Blasek Ana María Siles zuen emaztea eta bere alabak Elena, Hilda, Berta eta Gabriela dira. Txikitatik, bere espiritu artistikoa marrazki eta zirriborroen bidez erakutsi zuen. Osaba Mario Urteaga Cajamarcako artistaren laguntzari esker pinturako lehen urratsak eman zituen.
Trujilloko Unibertsitate Nazionalean Zuzenbidea ikastera sartu zen, eta amaitu zuen karrera. Limako Arte Ederretako Eskola Nazionalean egin zituen arte ikasketak Daniel Hernándezen zuzendaritzapean eta gero José Sabogalekin batera. Bere ikaskideak Ricardo Flórez, Camino Brent eta Julia Codesido izan ziren. 1933az geroztik, arte plastikoetako irakaslea izan zen urte askotan eta Limako Arte Ederretako Eskolako zuzendaria izan zen gero.
Estilo finduarekin, korronte indigenistaren barruan, bere marrazkiei berezko sotiltasun eta kolore ukitu bat gehitzen jakin zuen.
Bere lanek aurkezten dituzten Peruko ohitura-marrazki ugari direla eta, bai Cajamarcakoak eta baita Peru osokoak ere, "Pancho Fierro serrano" gisa hartzen da.
Kanpo estekak