Camila Naviliat Bentancour (Mercedes, 1994ko abenduaren 13a) uruguaiar palaria da, gomazko paleta modalitatean aritzen dena.
Biografia
Mariela Bentancour eta Herman Navilitaten alaba, Facundo izeneko anaia bat du. Ikasketak Mercedesko 24. Eskolan eta José María Campos Institutuan egin zituen.
Centro Pelotaris Mercedes eta Club Sandú Chico klubetan hasi zen jokatzen eta Alejandro Péndola izan zen bere entrenatzailea. 2013an Montevideora joan zen ekonomia ikastera eta Uruguaiko Pilota Selekzioan jokatzen hasi zen. Iruñea, Txile eta Gualeguayko Munduko Txapelketetan lehiatu zen 2009an. 2019ko Panamerikar Jokoetan aritu zen Perun. Jimena Mirandarekin batera, Zilarrezko domina lortu zuen.[1] 2019tik Argentinako Venado Tuerto hirian bizi da
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak