Camargue edo Camarga[1] (frantsesez: Camargue, kaˈmaʁɡ ahoskartua; okzitanieraz: Camarga) Frantzia hegoaldeko lurraldea da (Rodanoren Ahoak, Proventza). 870 km2 ditu. Rodano ibai-deltaren bi aldeetara zabaltzen diren arroz-sailek, mahastiek eta belardiek osatzen dute; bertan zezenak eta zaldi txiki zuriak hazten dira. Landaretza eta animalia oso bereziak ditu (flamenkoak, ibisak, kastoreak, dortokak...). Natura parkea da 1967az geroztik. Itsas gatza ateratzea da ekonomia jarduera nagusia (Salin de Giraud, Frantziako ekoizpenaren erdia).
Erreferentziak
Kanpo estekak