Céline Ferer

Céline Ferer
Bizitza
JaiotzaBaiona1991ko ekainaren 21a (33 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Association Sportive Bayonnaise2010-2019
Stade toulousain (en) Itzuli2019-2022
Frantziako emakumezkoen errugbi selekzioa2015-2022
60
 
Posizio edo espezialitateabigarren lerrokoa

Instagram: fererceline Edit the value on Wikidata

Céline Ferer (Baiona, Lapurdi, 1991ko ekainaren 21a) lapurtar errugbilaria da, AS Bayonnaise eta Stade toulousain taldeetan aritu zen, emakumezkoen taldeko bigarren lerroko postuan.

2015eko otsailaren 6an, Frantziako selekzioan bere lehen nazioarteko txapela jokatu zuen Eskoziaren aurka, 2015eko Sei Nazioen Txapelketan. 2017an, Irlandako 2017ko Emakumeen Errugbiko Munduko Txapelketan lehiatzeko taldean hautatu zuten. 2017ko abuztuaren 20an, Coumba Diallok ordezkatu zuen, besoan lesio bat izan baitzuen.

2018an, Frantziako ekipoaren elkarretaratzean parte hartu zuen Sei Nazioen Txapelketan.

2018ko azaroan, denbora erdizko kontratu federal bat sinatu zuen lehen 24 emakumezko errugbi-jokalarietarik bat izan zen Frantzian. 2019-2020 denboraldian ere luzatu zioten kontratua.

2019an, AS Bayonnaise Baionako kirol-elkartean bederatzi denboraldi igarota, kluba utzi zuen Stade toulousain Tolosako (Okzitania) taldera joateko.

2022ko maiatzaren 15ean, 2022 denboraldia amaitzean kirol-erretiroa hartuko zuela iragarri zuen. Irailean, Thomas Darracq-ek hautatu zuen Munduko Errugbi Kopa jokatzeko Zelanda Berrian.

Palmaresa

  • Frantziako Txapelketa: 2022an, garaile.

Kanpo estekak