Inside the Yellow Cocoon Shell (vietnameraz: Bên trong vỏ kén vàng) 2023ko Phạm Thiên Ân vietnamdar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Saigon hiriaren erdialdea. Futbol partida bat jokatzen ari dira zelaian. Aldameneko tabernan, jendea Munduko Futbol Kopako partidaren bat ikusten ari da. Telebistari kasu handirik egin gabe, hiru lagun berriketan ari dira. Haietariko bat hiria utzi eta mendira bizitzera joatekoa da, eta, hori ospatzearren, lagunak edateko elkartu dira. Thiện, 30 urte inguruko gaztea, hiruretatik isilen dagoena da, eta elkarrizketan interes berezirik ez duela dirudi. Fedeari eta bizitzari buruz hitz egiten ari direla, eta tabernako aterpetik kanpo gertatzen ari den udako ekaitzaren ondorioz, bi motorrek istripua izango dute ondoko kalean. Thiệnek ondoren jakingo du motor horietako baten gidaria bere anaiaren bikotekide ohia zela, eta istripuaren ondorioz hil egin dela.[1]
Haren eta anaiaren seme gaztea, Đạo, amarekin zegoen istripua gertatu zenean, baina onik atera da. Đạo ilobaren arduradun bilakatuko da Thiện, eta elkarrekin hasiko dute hiritik Thiệnen —eta Đạoren amaren— jaioterrirako bidea, emakumea bertan lurperatzeko asmoz. Đạo bertako eskola erlijioso batean onartzen dutenean, Thiệnek bigarren bidaia bat hasiko du aspaldi desagertu zen bere anaiaren bila, eta bilaketa hori bizitzaren zergatia eta bere arimaren aurkikuntza bidaia espiritual bat bilakatuko da.[1]
Aktoreak
- Lê Phong Vũ: Thiện[2]
- Nguyễn Thịnh: Đạo[2]
- Nguyễn Thị Trúc Quỳnh: Thảo[2]
- Vũ Ngọc Mạnh: Trung[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak