Buru-hausgarria zati txikiez osatutako taula jokoa da, zati horiek modu egokian elkartuz irudi bat osatzean datzana.[1] Zatiak atal lauetan edo zati txikietan egon daitezke. Puzzle hitza buru-hausgarriaren sinonimotzat hartzen den arren, azken hitz horrek, oro har, atal lauei erreferentzia egiten die. 1762an asmatu zuen John Splisbury londrestarrak, baina garestiegia zen hasieran. Mende bat geroago, Milton eta McLaughlin Bradley sailean fabrikatzen hasi ziren.
Bideojokoei dagokienez, buru-hausgarria trebetasun proba bat ebaztean datzan edozein problema da. Arlo horretan bertan, buru-hausgarria, aldi berean, joko batean zehar jarraikako tarteko helburuak lortzea ere bada, beste kategoria batekoa izan daitekeena, abentura, estrategia, akzioa edo rolekoa, adibidez. Igarkizun zaila ere izan bada, eta denbora-pasa mota batzuk ere buru-hausgarritzat hartzen dira.