5.315 biztanle zituen 2001ean. Euretako batzuk miranderaren hiztunak dira, Angueira eta Vilar Seco-ko fregesietan bizi direnak. Caçarelhos-en ere hiztun bakan batzuk daude, azken hamarkadotan herri horretan erabilera orokorra ez bada ere.
Bestela, Mirandako goi-ordokian kokatuta dago, "Terra Fria transmontana" izeneko ingurunean, Miranda, Bragança eta Vinhais-ekin batera. Udalerri gorabeheratsua da, Angueira, Maçãs eta Sabor-eko ibar sakonek gurutzatua.