Brácula: Condemor II 1997ko Álvaro Sáenz de Herediak espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Chiquito de la Calzada eta Bigote Arrocet umoristek antzeztu zuten.
Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera (1996) filmaren jarraipena da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Condemor eta Lucasek (Chiquito de la Calzada eta Bigote Arrocet) Mendebalde Urruna laga eta itsasontziz Europara nabigatzen saiatuko dira, baina itsasbidean zehar erailketa misteriotsu bat jazoko da: biktimak banpiro baten hozkada jasan du. Enbata ikaragarri batek itsasontzia hondoratuko du. Zorionez, Condemor eta Lucas bizirik irtetea lortuko dute, eta marrazoekin borrokatu ostean lur lehorrera ailegatzea lortuko dute. Orduan, Valpurgisko Jaunen (Javivi eta Nadiuska) jabetzako uharte misteriotsu batean daudela jabetuko dira, Condemor xelebrea Drakula konde (Héctor Cantolla) ospetsuarekin nahastu duten banpiro odolzaleak. Valpurgisko baroiak Condemor gajoa Lucía (Carla Hidalgo) andere birjinarekin ezkonarazi nahiko dute, baina Azti Beltzak (Aramis Ney) Condemor iruzurgile bat delako susmoa izan eta banpiroek egiten duten bezala saguzar baten moduan hegan egin dezan derrigortuko du.
Aktoreak
Kanpo estekak