Bostak eta Laurenak |
---|
|
Jatorria | Bizkaia, Euskal Herria |
---|
Musika mota | Folk, lehengo abesti herrikoiak eta abesti berrien bertsioak |
---|
Instrumentuak | Ahotsak, gitarrak, baxua, txistua, bateria, soinua, teklatuak... |
---|
|
(Alfabetikoki)[1]
- Oscar Andollo, bateria
- Unai Brea, ahotsa eta gitarra
- Edurne Diez de Ulzurrun, ahotsa
- Jose Garate "Foisis" baxua
- Joseba Ibarra, txistua eta gitarra
- Pablo Olabarrieta, soinua eta teklatua
- Josu Zarate, ahotsa eta perkusioa
|
bostaketalaurenak.eus |
Bostak eta Laurenak jardunean dabilen euskarazko folk musika talde bat da[2][3]. Zuzeneko hainbat emanaldi eman ditu[4][5] eta zenbait bideo[6] grabatu eta argitara eman ditu. Zuzeneko emanaldietan saiatzen dira entzuleak abestera animatzen.[7]
Historia
Hasieratik, euren asmoa musika egiteko eta ondo pasatzeko biltzea zela diote[7], "baina gauza konplikatzen joan zen eta ateratzen genuen soinua ere asko gustatzen zitzaigunez, zuzenekoak ematen hasi ginen".
Diotenez[7], sei gizonek aspalditik elkar ezagutzen dute, "kantaguneetan eta horrelako musikaren inguruko giroan mugitzen baikinen gehienok". Hala ere, taldea sortzeko ideiarekin batu ziren, alde batetik, Unai Brea eta Josu Zarate, eta, bestetik, Jose Garate "Foisis" (Itoiz musika taldeko baxua), Pablo Olabarrieta eta Joseba Ibarra. Talde biak elkarrekin entseguak egiten hasi ziren Zaratamon, Olabarrietaren etxean, "eta gauzak martxa hartu zuten".
Hori 2020ko pandemiaren aurretik gertatu zen, eta itxialdian bakoitza bere etxetik abestiak grabatzen eta entseatzen jarraitu zuten. Gero, Edurne ere batu zitzaien seigarren kide bezala, baina izena bere horretan mantendu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak