Borussia Mönchengladbach

Borussia Mönchengladbach
Ezizena(k)Die Fohlen (moxalak)
Sorrera1900
Futbol zelaiaBorussia-Park
edukiera: 54.057 lagun
inaugurazioa: 2004
PresidenteaAlemania Rolf Königs
EntrenatzaileaSuitza Gerardo Seoane
LigaBundesliga
2023-2414.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Kontinente arteko kopa 1977an, River Plateren aurka.

Borussia Mönchengladbach (izen osoa Borussia VfL 1900 Mönchengladbach e.V.) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesliga bost aldiz irabazteaz gain UEFA Kopa bi ere badituena, besteak beste. 70. hamarkada izan zen Borussia Mönchengladbachen urrezko aroa. Borussia Prusiaren izen latinizatua da eta Mönchengladbach Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiria da.

Historia

1900ko abuztuaren 1ean sortu bazen ere ez zuen emaitza aipagarririk izan 60. hamarkadararte. Lehenengo arrakasta 1960an izan zuen Karlsruher SCri 3-2 irabaziz Kopa eskuratu zuenean.1966 arte ez zuen lortu Bundesliga sartzerik. Berehala iritsi ziren emaitza onak, hurrengo hamarkadan bost liga, kopa bat, bi UEFA Kopa, Europako Kopako final bat (Liverpool FCren aurka galdu zuena) eta talde ingelesak uko egiterakoan Kontinente arteko Futbol Koparen finala jokatzeko aukera ere izan zuen, hau ere ez zuelarik irabazi. Garai hartan Urrezko Baloia lortu zuen Allan Simonsen daniarra zen taldeko aurrelaria. Talde hartan aritu zen gerora Athleticen entrenatzailea izango zen Jupp Heynckes ere. Entrenatzailea Udo Lattek alemaniarra zen.

1980an UEFA Kopako finaleko porrotak eman zion amaiera urrezko garaiari. 1984an Bundesligan hirugarrena izan zen, baina VfB Stuttgart txapeldunarekin eta Hamburger SV ezpitxapeldunarekin puntuz berdinduta. Urte honetan bertan Kopan finala jokatu zuen baina ez zuen irabazi. 1995ean irabazi zuen azken titulua, kopa hain zuzen ere baina 1999an bigarren mailara jeitsi zen. Ordutik aurrera igo eta jeitsi ibili da.

2015ean 16.a izan zen liga nagusian baina 2016an laugarren postua eskuratu zuen. Hurrengo urteetan 9. postua eskuratu du.

Uniformea

Kolore zuria da nagusi Borussia Mönchengladbach taldearen ekipamenduan, baina beltza eta berdea ere agertzen dira.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Palmaresa

Alemanian: 9

  • Bundesliga (5): 1970, 1971, 1975, 1976, 1977
  • Alemaniako Kopa (3): 1960, 1973, 1995
  • Alemaniako Superkopa (1): 1977 (ez ofiziala)

Nazio artean: 2

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1977
  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1977
  • Txapelduna (2): 1975, 1979
  • Finalista (2): 1973, 1980

Jokalari famatuak

Entrenatzaile famatuak

Kanpo estekak


2022-23ko Alemaniako Bundesliga
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Bochum | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke 04 | Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg