Borja Ekiza Imatz (Larraga, Nafarroa Garaia, 1988ko martxoaren 6a) Euskal Herriko futbolarim ohia da. Atzelari postuan jokatzen zuen, Athleticekin. Borja Ekiza 2002an heldu zen Athleticen harrobira, Txantreatik. 2011ko urtarrilaren 8ko BBVA Ligako jardunaldian, Joaquín Caparrósekin debutatu eta taldean geratu zen, Fernando Amorebieta, Aitor Ocio edo Ustaritz beteranoen kalterako. 31 urterekin futbol profesionaletik erretiratu behar izan zen, eskuin orkatileko arazo kronikoak zirela eta.
2024ko maiatzak 24an eguneratua. Datu ofizialak.