Boris Pilniak (jaiotza-izena: Boris Andreievitx Vogau ; Mozhaisk, Errusiar Inperioa, 1894ko urriaren 11greg./irailaren 29ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1938ko apirilaren 21a) sobietar idazlea izan zen. Eskola sinbolistako kide izan zen. 1922an hasi zen ezagun egiten bere Goly God (1922, Mixeria gorriko urtea) eleberriarekin; eleberri horretan, Errusia Mendebaldetik askatzeko ekimen gisa deskribatu zuen Errusiako Iraultza. 1926an, arazo larriak izan zituen Povest nepogashennoy luny (Itzaltzen ez zen ilargiaren historia) eleberriarekin, Frunze buruzagiaren hilketa kontatzen baitzuen. 1929an ere, arazoak izan zituen Krasnoye derevo (Mahogani) eleberria Sobietar Batasun ohiaz kanpo argitaratu zuelako. Volga vpadayet v Kaspiyskoye more (1930, Volgak Kaspiar Itsasoan du amaiera) obran, nolabait agintariekin bakeak egin nahi izan zituen, bost urteko planen goraipamena eginez. 1937tik aurrera, Stalinen zapalkuntzekin, haren izena eta obra guztiak ezabatu eta ahaztu ziren. Stalin hil ondoren jakin zenez, 1937. urtean atxilotu eta 1938an epaitu eta hil zuten.
Erreferentziak