Boris Izaguirre Lobo Caracasen, Venezuelan, jaio zen 1965koirailaren 29an.
Aita Venezuelako Zinemateka Nazionalaren zuzendari ohia den Rodolfo Izaguirre da eta ama, berriz, ballet klasikoko eta dantza garaikideko dantzaria den Belén Lobo. Bikoteak 3 seme-alaba izan zituen eta Boris haietako bigarrena da (Rhazil, Boris eta Valentina).
Borisen bizitza profesionala 16 urterekin hasi zen El Nacional de Caracas egunkarian, Animal de frivolidades gizarte kronika egiten zuelarik. Ez zuen inoiz unibertsitatean ikasi, lanean baizik.
Orduz gero, ez dio lanarik utzi eta medio ezberdinetan kolaboratzeko aukera izan du: El País, Fotogramas, Zero1 gay aldizkaria, De vuelta al armario sekzioa Marie Claire aldizkarian.
Irratian ere egiten du lan, Cadena SER emisoran, Carles Francinok aurkezten duen La ventana programan. 2011ko irailean jaio zen El PaísenRevista del Sábado sekzioan, La paradoja y el estilo zutabea idazten du.
Programa askotan agertu da: Moros y cristianos, La noche por delante eta Más madera de Telecinco, Crónicas marcianas programa izan zen erabateko arrakasta eman ziona. Javier Sardá zuzendari eta aurkezleak deitu zion programa horretan kolaboratzeko eta, 1999tik2005ean bukatu zen arte, probokazioa sexuaren arloan eta maiz biluzik jartzeko joera medio, Boris Izaguirre erabateko fenomeno mediatiko bilakatu zen.
TelecincokoEl anfitrión programa propioa ere aurkeztu zuen, baina audientziak ez zion lagundu eta ale gutxi batzuen ondoren, bertan behera geratu zen.
Crónicas marcianas amaituta, 2005eko azaroan, Cuatro kanalean hasi zen lanean, Ana García-Siñerizen ondoan, Channel nº4 programan eta 2008ko hasierara arte iraun zuen honek.
2010ean, Televisión Españolak hartu zuen Humanos y divinos elkarrizketa programa gidatzeko xedean. Hau ere, audientzia gutxikoa izan zen eta bertan behera geratuko zen hilabete barru[2].
Las mañanas de Cuatro izango zuen hurrengo erronka eta, 2011ko maiatzean, Supervivientes: El debate eta El debate de Gran Hermano egin zituen Telecincon.
Epaile izan zen Televisión Españolako ¡Mira quién baila! programan 2008 eta 2010ean.