Boris III.a (bulgarieraz: Борис III; Sofia, 1894ko urtarrilaren 30a - Sofia, 1943ko abuztuaren 28a) Bulgariako erregea izan zen 1918tik 1943ra.
Bizitza
Fernando I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Bulgaria Ardatzarekin bat eginez, Boris III.ak onartu egin zuen Alemaniako osteak Bulgariako lurraldeak hartzea. Hitlerrekin elkarrizketa izan ondoren, naziek hil egin zuten. Haren seme Simeon II.a Bulgariakoak ordeztu zuen.
Erreferentziak