Bolívar Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen iparraldean dagoena, Karibeko eskualdean. Iparraldean Karibe itsasoarekin du muga, ekialdean Atlantiko, Magdalena, Cesar eta Santander departamenduekin, hegoaldean Antioquiarekin eta mendebaldean Antioquia, Córdoba eta Sucrerekin. 27.598 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 2.122.021 biztanle zituen[1]. Hiriburua Cartagena de Indias da (899.200 biztanle 2010ean[2]) eta beste hiri garrantzitsu batzuk Magangué (122.913 biztanle) eta Turbaco (67.349 biztanle).
46 udalerri ditu.
Erreferentziak
Kanpo estekak