Boinas Elósegui Tolosako enpresa bat da, XIX. mendetik txapelak ekoizten dituena. Munduko txapel edo bonet ekoizle handienetakoa eta ezagunenetakoa da, eta kalean erabiltzeko zein armadetako uniformeetarako egiten ditu txapelak. Euskal txapela ere egiten dute.
Historia
Antonio Elosegi (1834-1905) tolosarrak galtzerdiak egiteko fabrika bat sortu zuen Tolosan 1858an. Baina galtzerdiak gaizki ateratzen zitzaizkien, txapel baten modukoak eta, ondorioz, Elosegik txapelak egitea erabaki zuen[1].
Lehen urteetan, eskulana emakumeko langileek egiten zuten, eta bakoitzak egunean txapel bat egiten zuen. Europatik makinak automatizatzeko sistema ekarri zuten gero, eta egunean 3.000 txapel egiten zituzten handik hamarkada batzuetara.
2018 urtearen inguruan, enpresak 160.000 txapel egiten ditu urtero: erdiak militarrentzat eta beste erdiak zibilentzat.
Erreferentziak
Kanpo estekak