Bloodsport (euskaraz Kirol Odoltsua) 1988ko Newt Arnold estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako borroka arteetako film bat da. Jean-Claude Van Damme, Donald Gibb, Leah Ayres eta Bolo Yeung aktoreek antzeztu zuten.
Nahiz eta AEBetako ikusleen harrera apala jaso izan, borroka arteetako filmeen zaletuen artean kultuzko filma bilakatu zen, hainbat borroka arte ezberdin agertzen baidira, tartean kung fu, muay thai, karatcalibree eta hapkidoa. Gainera, Van Dammek paper nagusia antzeztu zuen lehenbiziko filma izan zen, mundu osoan ospetsu bilakatuz.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Frank Dux (Jean-Claude Van Damme) Hong Kong hirian dagoela Kumite edota Kumatai delakoan jardungo du, legezkanpoko kickboxing txapelketa arriskutsua eta bortitza. Lehiaketatik bizirik ateratzen dena munduko Kumite txapelduna izendatua izango da, titulu hau lortzeko lehiakide asko gainontzeko arerioak hiltzeko prest daude.
Amaierako eszenan Dux eta Chong Li (Bolo Yeung) Kumiteko txapeldunaren arteko hilarteko borroka ahaztezina jazoko da.
Aktoreak
Kanpo estekak