Bliha ur-jauzia (bosnieraz: Vodopad Blihe edo Slapovi Blihe) Bosnia-Herzegovinan dagoen ur-jauzi bat da, Fajtovci herrixkan, Sanski Most hiritik 14 kilometro mendebaldera.[1]
1965. urtean Monumentu nazionala izendatu zuten eta Parke naturala sortu zen inguruan.[2]
Deskribapena
Bliha errekak sortzen duen ur-jauzia da. Arrokatik ateratzen da ura eta 56 metrotako altuera du[2]. Zabalera 10 metrotakoa da, beti ere urte sasoiaren arabera. Errekaren urak Sana ibaira doaz eta ondoren Una ibaira.
Ur-jauziak azpiko arroka higatu du eta putzu bat sortu du.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak