Blanca Fernández Viguera (Iruñea, 1951ko martxoaren 23a) soziologoa, ikertzaile soziala, feminista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) genero-ikasketak sustatu dituen irakaslea. 2018an Nafar Gobernuak Berdinna saria eman dio gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko egin duen lanagatik.
Ibilbidea
Deustuko Unibertsitatean Politika zientzia eta Soziologia) ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Lana Saileko irakasle titularra izan da. (1993-2012) "Generoan aditua" Titulu Propioaren zuzendari akademikoa izan zen. (2009-2012).[1]
Bertan, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Masterrean generoa bultzatzeko nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Generoko Espezializazio-Diplomako Berezko Tituluaren alde lan egin zuen. Langaiak[2] aldizkariaren sustatzailea izan da. Mugimendu feministen militantzian eta emakumeen eskubideen defentsan aitzindaria, GITE-IPES Elkartearen sortzailekidea izan zen, bere genero ildoa bultzatuz.[3][4] Elkartearen helburua zen unibertsitatera joateko aukerarik ez zuten langileei, feministei, sindikalistei eta ekimen sozialetan zebiltzan pertsonei prestakuntza eskeintzea.[5]
Bere ikerketen eta hezitzaile-lanen ildo nagusiak hauek izan dira: pobreziaren feminizazioa, bazterketa soziala eta generokoa, 1975-2003 bitartean emakumeen egoera Nafarroan, genero-indarkeria, genero ikuspegia zeharkako lerro gisa unibertsitateko ikasketetan, eta berdintasun planen garapena.[6][7][8][4]
Errekonozimenduak eta sariak
- 2018an Nafar Gobernuaren eskutik Berdinna saria[9][10] “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko Nafarroan egin duen zalantzarik gabeko ekarpenagatik”.[3][11][12] IPES Elkarteak (Instituto de Promoción de Estudios Sociales/Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) hautagai gisa proposatu zuen eta nazioarteko 26 pertsona ezagunen babesa lortu du.[4][13]
Erreferentziak