Black is Beltza II: Ainhoa 2022ko Fermin Muguruza irundar zinema zuzendariaren marrazki biziduneko filma da.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.[1]
Ahotsak
Erreferentziak
Kanpo estekak